Balearen kanta

Piztiak

Batzutan bale bat sentitzen naiz.
Bale bakar bat.
Bere kideengandik urrun, urrunegi.
Danok babestu nahi duzuen horietako bat.
Danok ehizatu nahi duzuen horietako bat
Dokumentaletan ikusten dituzuen horietako bat.
Karelean txixkatzen dituzuen horietako bat.

Beste batzutan bale bat izango nintzake.
Bale bakarti bat.
Bere kideengandik urrun, urrunegi edozertarako.
Eta ozeanoetan zehar ibili hego-ipar,
eta izotz-mendi artean dzanga eta igeri egin.
Eta zure altzoko hondar ilunetan lo egin.
Eta zure altzoko hondartza baltzetan hil.

Danengandik ihes egin. Danetik ihes egin.

Lyrics Submitted by Inazio

Lyrics provided by https://damnlyrics.com/